Hitzaldiak: “Ezagutza Librea”

OpenCourseWare proiektuaren haritik (ikusi OCW'09 deialdia) hitzaldi multzo bat antolatu zen 2009an, hitzaldi horietan egilearen jabetza kontzeptua eta kultura askea kontzeptua landu ziren.

• Adierazpena “Internet-eko oinarrizko eskubideen alde” (2009-12-02) (2009-12-02) [Google]

2009ko hitzaldiak

OpenCourseWare aurkezpena

Hizlaria: Jesus Romo Uriarte

Jesus Romo Uriarte
UPV/EHUko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikotik doktore graduaren jabe. Campus Birtualaren sorreratik irakasle eta 2001tik aurrera Campus Birtualeko zuzendaria.

Registros de Propiedad Intelectual en línea: “Safe Creative como herramienta para las nuevas tendencias en Internet”

Hizlaria: Mario Pena

Mario Pena
Mario Pena koordinatzailea de Safe Creative projektuan eta erabiltzaileekin etengabeko harremana mantentzen du, erantzun egokiak garatzeko euren beharrak aztertzea bere ardura izanik.
Mario Pena-ren hitzak hartuz: Internet sarean mugak ezabatzen dira eta obra bat argitaratu ostean erabat erabilgarria suertatzen da, egoera horretan oso komenigarria eta lagungarria zaio egileari bere lanari dagozkion erabilpen mugak zehaztea. Jabetza intelektuala erregistratzeko on-line zerbitzuak, Safe Creative horrelako bat da, ohiko erregistroak osatu edo/eta ordezkatu egiten dituzte eta euen berri izatea derrigorrezkoa da.

Jabetza intelektuala eta teknologia berriak

Hizlaria: Marko Txopitea

Marko Txopitea
Marko Txopitea software askearen munduari lotutako aholkulari-informatikoa da eta baita Indymedia Euskal Herria, Sindominio, Hackmeeting, Librezale, Zabaldu, Ezebez, CompartirEsBueno, Politika 2.0 eta beste talde batzuetan parte hartzen duen hacktibista. Hamabostero GARA egunkarian teknologia berriei, Interneti, sare sozialei, jabetza intelektualari eta abarrei buruzko artikuluak argitaratzen ditu. Bere blog pertsonala: http://ikusimakusi.net

Ni copyright ni copyleft ni copyguay: mi pluma escribe en el dominio público

Hizlaria: David Gil Oliva

David Gil
Nobelaegintzan ikaslea, David Gil definitzeko «jakingura» adjektibora eta «sortu» aditzera jo behar dugu ezinbestean. Bere artikuluak ExpolioIntelectual.net  blogean argitaratzen ditu, blog honek azken urtean lerro nagusia aldatu du, lehen jabetza intelektuala kontzeptuaren zentzugabetasuna salatzera mugatzen zen eta orain sorrera literarioaren barruan dagoena azaltzera igaro da.

Procedimientos libres para la defensa de derechos en Internet

Hizlaria: Javier de la Cueva

Javier de la Cueva
Javier de la Cueva (http://derecho-internet.org/) abokatua da eta Pablo Soto (http://www.pablosoto.com/) defendatzen aritu den talde juridikoan partehartzea izan du orain dela gutxi. Javier de la Cueva espezializaturik dago jabetza intelektualaren auzitan eta bere lanaren isla da Internet bitartez eskuragarri utzi dituen hainbat idazki eta dokumentazio, abokatuarentzat interesgarriak direnak baita ere edozein hiritarrentzat erabilgarri izan daitezke bere eskubideak defendatu behar baditu.

Software libre como modelo de negocio. El trabajo no está reñido con los valores

Hizlaria: Iker Sagasti

Iker Sagasti Markina
Iker Sagasti Markina Telekomunikazioetako Goi Ingeniaria da eta Industri Ingeniari Teknikoa, Deustuko Unibertsitatean ikasi zuen eta bere prestakuntza mintegi teknikoekin eta enpresa kudeaketa ikastaroekin osatu zuen.
Gaztea eta ekintzailea Irontec Internet eta GNU/Linux Sistemak enpresaren sortzailea eta zuzendaria da, nazio mailan enpresa garrantzitsuenetariko bat.
2005tik aurrera ESLE elkartea sorreran partaide eta zuzendaritzan ari da, elkarte horrek Euskadiko Software Librea lantzen duten enpresak biltzen ditu, eta gizartean software librea erabiltzearen alde egiten du eten gabe.
Software librearen sustatzailea hainbat eta hainbat hitzaldi eman ditu teknologia horren alde eta dagokion negozio ereduaren alde, bai Euskadin, Espainian eta Europan. Software librea erabiltzearen aldeko talde eta ekimenekin lan egiten du sarritan.

Creative Commons lizentziak

Hizlaria: Jesus Romo Uriarte

Jesus Romo Uriarte
UPV/EHUko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikotik doktore graduaren jabe. Campus Birtualaren sorreratik irakasle eta 2001tik aurrera Campus Birtualeko zuzendaria.

Internet y acceso a la cultura

Hizlaria: David Bravo

David Bravo  kokeren argazkia
Abokatua naiz eta nire espezialitatea jabetza intelektuala eta informatikaren zuzenbidea dira. Zuzenbide ikasketak egiten ari nintzela Jose Ignacio Aguilar abokatuaren bulegoan hasi nintzen lanean 1998an, eta 2003an nire jarduera propioa hasi nintzen abokatu bezala.
Aurrerago esan bezala, 2003an hasi eta orain arte jabetza intelektualarekin eta informatikaren zuzenbidearekin arduratuta egonik gai horiek jorratu ditut profesionalki.
Partaidea izan naiz eztabaida eta hitzaldietan defendatuz jabetza intelektualaren eredu zaharrak aldatu eta moldatu behar direla, ikusirik teknologia berriak gure artean daudelarik eskubide horien herritarrek egiten dituzten erabilpen berriak.
Horren haritik eta edukien industriak bultzatutako ekimen legalei aurre eginez, p2p softwarea garatzaileak defendatu ditut eta gauza bera P2P sareak gauzatzen dituzten web administratzaileak lagundi ditut.
Artistak eta musikariak aholkatzen ditut euren kontratuen negoziatzerakoan enpresa diskografikoekin.
2005ko ekainean Copia este libro liburua argitaratu nuen Creative Commons lizentziapean.
2006 eta 2008 artean Dani Mateok aurkezten zuen Noche Sin Tregua programan parte hartu nuen azken bi denboraldietan.
Campus Virtual Birtuala | Universidad del Pais Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea © 2009 CVB