Campus Birtualaren aurkezpena
Iñaki Goirizelaia Ordorika, EHUko Errektorea
Agurra
Errektorea naizen aldetik, ongi etorria eman gura dizuet Euskal Herriko Unibertsitateko Campus Birtualera. Ekimen honen bidez, informazio eta komunikazio teknologia berriak unibertsitateko irakaskuntzan txertatu nahi ditugu, eta horrela ikasteko modu berri bat sustatu.
EHUko Campus Birtuala hazteko sasoian dago oraindik, baina azken urteotan asko aurreratu dugu. Edozelan ere, garrantzitsua da aurrerapen horiek orain arte legez egiten jarraitzea: behar bezalako zorroztasun eta kalitateari eutsiz irakaskuntzan, teknologia berrien erabilera bultzatuz, eta, ekimen honen bizitasunaz baliaturik, ikasleei aukera emanez benetan eta modu zinez praktikoan hurbil daitezen —ikasten duten bitartean— gizakion jardun guztiak baldintzatzen ari den unibertso teknologiko honetara.

